64. zenbakia · 2007 (3)

Euskararen kale erabileraren V. neurketaren emaitzez Ipar Euskal Herrian

Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Laugarren aldikoz, Soziolinguistika Klusterrari esker, Ipar Euskal Herriko kaleetan euskararen erabilerari buruzko neurketa bat badugu, herrialde horrentzat lau urtean behinko neurketa hori 1993an hasi zelarik. Azken datuak 2006ko urrian bilduak izan dira. Datu horiek zinez baliagarri eta beharrezkoak dira jakinez egiazko ahozko erabilerari buruzkoak bakarrak direla, Euskal Herri osoa kontuan hartzen dutenak. Emaitzak behaketa zuzenaren bidez bilduak dira eta ez, beraz, aitorturiko erantzuni esker moldatua den ohizko inkesta soziolinguistiko baten bidez, ustezko gaitasuna edo erabilera bilduz. Hortan da segur lan horren berezitasun handiena. Egiazko erabilera, hizkuntzaren erabileraren alor txiki bat gutxienez neurtua da.