39. zenbakia · 2001 (3)

Euskararen historia soziala. Gogoeta

Erlantz Urtasun
"Euskararen historia soziala. Hausnarketa". Honelako zerbait da Imanol Esnaolak eskatu didana "BAT" izeneko aldizkari honetan argitaratzeko. Nik, erran beharrik ez dago, euskaraz guti dakit, iruinsemeoi aspaldi desagertarazi baitziguten nafarron ama hizkuntza. Izan ere, hor dira Pablo Fermin Irigarai Goizuetaren hitzak, "Larreko"renak. Bere irudiz, 1936ko uztailaren 18an euskara hil zen Iruñean, hau da, euskal kontzientzia zuten eta elebidunak ziren lagunek errepresio bortitzaren ondorioz mintzatzeari utzi zioten. Hitz batez, egungook ez dugu bertako karriketan ikasi, euskaltegietan baizik. Pobreok, jakina.