64. zenbakia · 2007 (3)

Euskararen erabileran kale

Xabier Isasi Balanzategi
Demagun hamar hiztunetatik batek euskaraz egiten duela. Euskararen presentzia, bada, %10koa dela esan dezakegu. Ondo. Baina hori zer da asko ala gutxi? Hamar hiztun horien artean zenbat dira euskaraz dakitenak? Bazter dezagun euskaraz dihardun bakar horrek bakarrizketan dabilenik. Hori horrela, hamarreko horretan, gutxienik, bi euskaldun dago. Bi gutxienik eta hamar gehienez. Bi besterik ez balego euskaldunen proportzioak %20 doi-doi jotzen du. Euskaldunak %20 izatea eta kaleko erabilera %10raino iristea ez da bat ere datu txarra. Erabilera maila oso handia da, bistan da. Oro har, euskaraz egitea posible denean %50a erabiltzen da-eta.