50. zenbakia · 2004 (1)

Euskarak Euskal Unibertsitatea behar du

Alex Marañon
  Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen “Euskal Unibertsitate Sistema” arautzeko legean hizkuntzen inguruan eta bereziki euskararen inguruan artikulu hau idaztea eskatu zidatenean, nik behintzat ez nuen espero hain zaila egingo zitzaidanik euskararen inguruan legeak aipatzen dituen artikuluak hitzez hitz egoki interpretatzea. Hilabeteetan gora eta behera ibili ondoren, hasierako lege proiektuaren itzulketaren ostean, azkenean 2004. urtean “Euskal Unibertsitate Sistema” arautzeko legea bozkatu eta onartu egin zen. Lege horrek, halaber, kritika ugari jaso ditu eta unibertsitate sektore ezberdinenetan gogor kritikatua izan da, ikasleen aldetik, adibidez.