117. zenbakia ·
2020 (4)
Euskara Tolosaldean: kartografia bat
Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Geldialdia: ezagutza gora, baina erabilera trabatuta. Atzerakada: arnasguneen galera nabarmena. Euskararekin lotutako adierazleek kezka sortu dute azken urteetan, batez ere eremu euskaldunetan. Zer gertatzen ari da? Azken hamarkadetan eskualde euskaldun batean izandako bilakaeraren analisia egin nahi du lan honek, informazio estatistikoa ustiatuta: Tolosaldea hartu da aztergai, eskualdeko 28 herriak, eta aldagai soziolinguistikoak eta bestelakoak gurutzatu dira, joerak eta horien oinarriak zein diren jakiteko. Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetakoa da Tolosaldea, baina ñabardura handiak daude herri batzuetatik besteetara. Urteotako aldaketa soziolinguistikoei buruzko iritziak eta ikuspegiak datuekin kontrastatzea, helburu horixe du azterketa honek.