119. zenbakia · 2021 (2)

Euskara eta immigrazioa EAEn

Julia Shershneva
Atzerriko jatorriko pertsonen integrazio linguistikoa da gairik garrantzitsuena ikerketa soziologikoan, hala ere, testuinguru elebidunetan, EAEko bezalakoan, horrek gehitutako konplexutasuna adierazten du. Horrela, atzerriko jatorriko populazioaren euskararen erabilera ikertzen duten ikerketa oso gutxi dira. Artikulu honen helburua da 2018ko EABI inkestaren datu kuantitatiboak aztertzea, aldagai anitzeko teknikak erabiliz. Emaitzei dagokienean, alde batetik, euskara komunikazio hizkuntza bezala etxebizitzan erabiltzen duten atzerriko jatorriko pertsonen tipologiak deskribatzen dira, eta, bestetik, euskararen jakintza-maila nahikoa edo ona duten pertsonen tipologiak.  Hitz gakoak: integrazioa, euskara, immigrazioa, EABI.