47. zenbakia · 2003 (2)

Euskara eta euskal eurohiria: Ipar Euskal Herriko ikusmolde bat

Erramun Baxok
1992an, Iparraldea antolaketa dinamika batean sartu zen Euskal Herria 2010 prospektibaren bidez, eta denbora berean gure nortasun kolektiboa berriz definitu genuen, euskarari eta euskal kulturari lehen tokia emanez. Dinamika honen guztiaren bilakaera hiru idazkitan aurki daiteke: lurralde antolaketaren eskema, Baiona-Angelu-Biarritz elkarteko 2001 egitasmoa, eta euskal eurohiriaren liburu zuria (Le Schéma d’aménagement linguistique, 1996; District BAB, projet 2001: le Livre blanc de l’Eurocité Basque, 1997). Urraspide hau laburbilduz, esan dezakegu lurralde antolaketak hizkuntz politika hitzartu bat eman digula. Baina gero, hirigintzak muga gainditu duelarik, Eurohiriaren egitasmoarekin ohartu gara Euskal Herriak ez daukala eremu guztia estaltzen duen hizkuntzarik. Hizkuntzen dinamikaz gogoeta sakona egin behar dugu muga kultural hori gainditzeko.