29. zenbakia · 1998 (1)

Euskara epaiketetan. Mahai ingurua

Imanol Esnaola
Ale honen dosierreko gaia jorratzeko, 28. alean egin bezala, gaiaren zuzeneko ezagutza duten hainbat pertsona deitu eta mahai inguru batean bildu genituen Zuzenbide Fakultateko Gradu Aretoan maiatzaren 26an. Mahai inguru honetan izan genituen: Urko Aiartza Abokatu Euskaldunen Sindikatuko kidea; Augusto Maeso, Irungo epaitegiko epailea; Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariko zuzendaria eta justiziaren erabiltzaile; Joseba Erkizia, itzultzailea eta EIZIEko kidea; Moderatzaile lanetan, berriz, Imanol Esnaola, aldizkariaren koordinatzailea izan zen. Gaiaren aurkezpena: