47. zenbakia · 2003 (2)

Euskara Donostia-Baiona Eurohirian

Felix Etxeberria
1.-EUSKARA ESKOLETAN   EAE   Ereduen eboluzioak bide berdinetik jarraitzen du azken 20 urteotan. D eredua igo eta B eredua mantenduz (gutxi gorabehera haur hezkuntzako ikasleriaren % 30 izanik), joera garbia azaltzen da urtetik urtera. Datu hauek adierazten dutenez, eskolan hasten diren umeen % 90 eredu elebidunetan ari dira, hau da, euskara era trinko edo ertainean (B eta D ereduak); A ereduan ari direnak, aldiz, % 10era ez dira iristen. Gipuzkoari dagokionez, Donostia hiriaren antz handiena duen lurraldean, haur hezkuntzan hasitako ikasleen kopurua, B eta D ereduan, % 97 da, 2002-2003 ikastaroan.