Xabier Aizpurua
Sarrera.
Joseba Intxaustiren arabera[1] "Ladislao Velasco arabarraren estatistikak dira joan den mendeko euskal hiztunen kopuruaz ezagutzen ditugun daturik fidagarrienak". Aipagarria da Euskal Herria osatzen duten ia lurralde guztietan zegoen euskaldun-portzentaia handia[2]: Gipuzkoan (1867) %96; Bizkaian (1867) %81; Iparraldean (1866) %65; Nafarroan (1867-68) %20 eta Araban (1867) %10. Velascok esaten ez digun arren pentsatzekoa da euskal hiztun horietatik gehienak euskaldunzaharrak zirela eta asko eta asko euskaldun elebakarrak.