32. zenbakia · 1999 (1)

Euskal Herrian kokaturiko justizia administrazioen euskalduntzerako eskuduntza arazoak

Urko Aiartza
Sarrera Ondorengo artikulu honetan berriro ere Euskal Herrian kokaturiko Justizia administrazioaren jardunaz arituko gara. Justizia administrazioak euskaldunon hizkuntza eskubideak zein oinarrizko eskubideak bermatzearen ezintasunaz eta horrek azken finean adierazten duen Euskal Herriko lurralde batzuetan gaur egun onarturiko euskararen ofizialtasunaren mugaren argipena hala nola horren inguruan eztabaidatu beharraren premia. Laburbilduz Abokatu Euskaldunon aldarrikapenak ildo hauetan zentratu dira: 1.- Euskarararen ofizialtasuna bera onarturik ez dagoen Euskal Herriko herrialde eta zonaldeetan euskararen aurrezagutza legala ezinbesteko lehen pausua da bertan kokaturiko justizia administrazioen hizkuntza normalizazioari buruz hitzegiten asteko. ( hori dela eta ondorengo lerrootan hegoaldeaz eta batipat ofizialtasuna aurrezaguturiko hegoaldeko eremuari buruz arituko gara). 2.- EAE zein Nafarroako zonalde batzuetan legez aitorturiko euskararen ofizialtasunak eta berezko hizkuntza izateak eragina du Justizia Administrazioa deritzanean, berari ere eragiten dio eta ondorioz bertan kokaturiko Justizia administrazioak errealitate horretara egokitu beharra du. 3.-Euskarararen ofizialtasuna aurrezagutzeak ondorio batzu dakarzki ez bakarrik hiritarrekiko eskubide mailan, baizik eta baita ere administrazioen betebehar mailan. 4.- Hizkuntzen ofizialtasunak eragina du, oinarrizko eskubide batzuen gauzapenean. Hau da, badira hainbat oinarrizko eskubide eduki linguistikoz beterikoak eta ondorioz hauek bere osotasunean bermatu ahal izateko ezinbestekoa da hizkuntzen ofizialtasuna kontuan hartzea. Errealitate baten kokapena Zer da Justizia administrazioa? Zerk osatzen du Justizia Administrazioa? Zer da Botere Judiziala?