46. zenbakia · 2003 (1)

EUSKAINI: Euskarazko Eskaintzaren Adierazlea

Olatz Altuna, Pablo Suberbiola Unanue
SARRERA: EUSKAINIREN JATORRIA 1998tik 1999ra bitartean Santa Coloma de Grameneteko Consorci per a la Normalització lingüística-ko teknikariek OFERCAT sortu zuten. OFERCAT hizkuntza eskaintza publikoaren erradiografia indize batean laburtzen duen adierazle sistema da. Gizartearen sektore ezberdinetan (administrazioan, ekonomian, komunikabideetan, etab.) jasotzen dugun hizkuntza eskaintza du aztergai; hau da: herritar batek jasotzen duen hizkuntza errealitatearen zein proportzio dagoen hizkuntza jakin batean (errotuluak, idazkiak, ahozko komunikazioa...). OFERCATen kasuan, katalanez dagoen proportzioa neurtzen da, hortik bere izena: oferta en catal� .