52. zenbakia · 2004 (3)

Europan eta munduan aniztasuna: etorkizuna = etorkintasuna?!

Julen Arexolaleiba
SARRERA Arrasaten jaioa naiz ni. Beste herri askotan bezala, Arrasaten ere hainbat auzotan batu gara bai baserrietatik etorritakoen ondorenak, eta baita 60ko hamarkadan Espainia osotik etorritako jendea ere. Gure auzoaz, San Andres izenekoaz alegia, honakoa esan ohi da: “Extremadura tres: Cáceres, Badajoz y San Andrés”. Argigarria, ezta? Hala, bada, etorkinen eta horrek dakarren hizkuntza-gatazkaren harira, ohitu samar gaudela esan nahi dut.