45. zenbakia · 2002 (4)

Europako hizkuntzak zenbakitan

Kataluniako Generalitatea, Balearretako gobernu
Oharra: hemen esaten direnak El catal� , llengua d´Europa (Kataluniako Generalitateak eta Balearretako gobernuak argitaratua 2001. urtean) izeneko argitalpeneko 18-23 orrialdetan jasotakoaren itzulpena da eta bertakoak dira, halaber, irudiak. ESTATUEN HIZKUNTZAK, BATASUNAREN HIZKUNTZAK Europako Kontseiluak aho batez onartzen dituenak dira Europako Batasunean hizkuntza ofizialak. Hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten estatuen kasuan ofizialtzat hartzen den/diren hizkuntza/k, dagokion estatuaren eskariari erantzunez egiten da, estatu horretako legedia orokorrak agintzen duenaren arabera beti ere.