45. zenbakia · 2002 (4)

Europako Hizkuntza politikaren oinarri orokorrak

Miquel Strubell i Trueta
Oharra: Lan hau lan orokorrago baten hirugarren atala besterik ez da. Iturria, honako lan hau da: THE EUROPEAN UNION AND LESSER-USED LANGUAGES. CIEMEN-ek Europako Parlamentuarentzat egin zuen eta bertan izen handiko Europako hainbat adituk hartu zuen parte. Lanaren koordinatzailea, berriz, Miquel Strubell jauna izan zen, Universitat Obertako Humanitate saileko zuzendaria. Txosten osoa ezagutu nahi izanez gero, aldizkariaren erredakzioan eska dezakezu. ELKARTEAK BERE BURUA ANTOLATZEKO DUEN BOTEREA. Oro har, Batasuneko jardueran hizkuntza ofizial guztiak estatus bera dute. Aldi berean hamaika hizkuntza horiek lan hizkuntza dira eta Aldizkari Ofiziala horietako guztietan argitaratzen da. Berdintasun formal hau eleaniztasun integralaren printzipiotzat jo izan da. Dena den, Batasuneko zenbait erakundetan, eguneroko lanetan darabilten hizkuntza kopurua mugatu egin dute.