121. zenbakia · 2021 (4)

Europako estatu post-sobietarren hizkuntzak: egoera eta erronkak (Herrialde Baltikoak, Ekialdeko Europako herrialdeak eta Hego Kaukasokoak)

Natalia Evseeva
Artikulu honek Europako post-sobietar estatuen hizkuntzak deskribatzen ditu, hots, Herrialde Baltikoenak, Ekialdeko Europako eta Hego Kaukasoko estatuenak. Herrialde bakoitzerako, tokiko hizkuntza nagusiaren estatusa eta egoerari buruzko datuak ematen dira. Aldi berean, errusierak duen presentzia eta garrantzia aztertzen da, eta Sobietar Batasuna desegin ondoko urteetan errusieraren ezagutza eta erabileraren bilakaera ikusten da. Horrez gain, tokiko hizkuntza gutxituak eta beren babesteko hartzen diren neurriak aipatzen dira, eta hizkuntza guztien presentzia irakaskuntzan erakusten da. • Hitz gakoak: Ekialdeko Europa, errusiera, hizkuntza gutxituak, hizkuntza politika.