45. zenbakia · 2002 (4)

Europako eremu urriko hizkuntzak eta bere partaidetza Europako Batasuneko egitasmoetan

Dònall O´Riagáin
Oharra: Lan hau Europa Diversa izeneko adituen biltzarrean aurkeztu zuen egileak. Biltzarra Bartzelonan egin zen maiatzaren 30etik ekainaren 1era. SARRERA OHARRA Hitz batzuk azalpen gisa. Europa Diversa adituen biltzarrerako “eztabaida-txosten�» bat prestatzeko gonbidatu nindutenean nire txostena era sintetikoan prestatzea erabaki nuen, eta ez “legezko oin oharrez beteriko lan astun�» bat. Ahalik eta aipamen gutxien erabiltzen saiatu naiz, hauek amaiera oharren moduan aurkeztuz oin oharren ordez. Politikak eta egitasmoak identifikatzea eskatu zidaten, eta nik, emandako gai nagusitik nolabait aldenduz, aginduaz baino areago jo, eta nire ustetan bideratu behar diren zenbait arazo identifikatzen saiatu naiz.