47. zenbakia · 2003 (2)

Eurohiriaren hizkuntza-egoera, 2001eko Inkesta Soziolinguistikoaren arabera

Jon Aizpurua, Xabier Aizpurua
SARRERA Eurohiria Gipuzkoako 17[1] udalerrik eta Lapurdiko 25ek[2] osatzen dute; guztira, beraz, 42 udalerrik. Eurohirian 15 urtetik gorako 504.000 lagun bizi dira, horietako gehienak (%68,6) Gipuzkoan, %18,8 Baionak, Angeluk, eta Miarritzek osatzen duten hiri-aglomerazioan (BAMen, hain zuzen) eta %12,3 Lapurdiko mendebaldean. Aurrerantzean, hiru gune horiek bereiziko ditugu datuen irakurketa egiteko. Izan ere, ezaugarri oso desberdinak dituzte, jarraian ikusiko dugun bezala.