47. zenbakia · 2003 (2)

Etorkinak eta euskara: hausnarketarako oharrak

Asier Baglietto, Itsaso Garmendia, Pablo Suberbiola, Mikel Urdangarin
Etorkinen presentzia nabarmendu egin omen da gure gizartean. Behin eta berriro azaltzen zaigu gaia komunikabideetan, euskalgintzaren bileretan, administrazioaren lan-ildoetan. Hain zuzen ere, Nafarroako udalerri bateko euskara-teknikariak gaia jorratzea proposatu zion UEUko Soziolinguistika sailari, eta horren ondorioa izan zen “Etorkinak eta euskara: hizkuntza integrazio sozialerako bide�» izenburuarekin antolatutako ikastaroa[1]. Proposamena jasota, hainbat galdera egin genizkion gure buruari: errealitate berri honen aurrean, zein neurri hartu ditugu orain artean? Zer nolako integrazioa ari gara bultzatzen? Eta euskaldunok, ba al dugu zereginik integrazio lan honetan? Nola uztartu kultur aniztasuna eta euskararen normalizazioa? Eta erantzunen bila jo genuen zenbait aditurengana.