121. zenbakia · 2021 (4)

Espainiako Estatuak berehalako ekintzarako gomendioak ezartzeari buruz EEUHEGren Adituen Batzordeak egindako txostenaren balantzea

Fernando Ramallo
2018an Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak (hemendik aurrera Gutuna) 20. urteurrena ospatu zuen. Garai horretarako Gutunak monitorizatzeko prozesua aldatu zuen eta estatuen hizkuntza politika ebaluatzeko hainbat puntu aldatu ziren, besteak beste, txostena idazteko epea. Txosten horretan “berehalako ekintzarako gomendio” (BEG) batzuk zerrendatu behar dira eta Adituen Batzordeak BEGen betetze-mailari buruzko ebaluazioa egin eta emaitzak argitaratzen ditu. 2021eko martxoaren 31n, Europako Kontseiluak argitara eman zuen Espainiako Estatuak Gutunarekiko (2019) hartutako konpromisoak monitorizatzeko 5. txosteneko BEGen lehenengo jarraipen txostena eta artikulu honetan monitorizazio horren emaitzak laburtu ditugu. • Hitz gakoak: Hizkuntza politika; Espainiako hizkuntza gutxituak; hizkuntza politiken monitorizazioa; Europako Kontseilua; Hizkuntzen Europako gutuna.