42. zenbakia · 2002 (1)

Errepertorioaren bilakaeraz

Itxaro Borda
Lehen galdea: egoera (subjektibua) Bai egia da, euskara «jantziak» aspalditik baduela halako prediku eta mintzaldi (dogmatikoetarako) joera bat. Joera hori oso gutxi arte, euskalkietan, batuak iraun zezan ezabatu behar zen euskara ez hain garbian barabara, egunerokotasunaren barabara menturaz, ari zirenen arramantzak mendratzen zuen. «Istripuzko» hiztunak desagertzen doatzin heinean, eta estatistiken zenbakiek erakusten dute norabidea ez dela berehalakoan hobetuko iparraldean bederen, «euskara garbi teatraleta hieratiko» haren maila baino ez zaigu geratzen, irrati, egunkari eta bitxi den arren, telebistan hartzen duguna. Euskarak komunikazio funtzioa galdua du, eta errudunak bilatu behar baldin badira, ez da bakarrik «zapaltzen» gaituzten estado mutil jakobinoengatik.