45. zenbakia · 2002 (4)

Elkarrizketa: Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitateko Katedraduna

Pablo Suberbiola Unanue
Elkarrizketaren egilea: Oharra: Carme Junyent anderea gurekin izan genuen Iruñeko Hizkuntza Eskolan “Qué bueno es aprender varias lenguas�» izeneko hitzaldia ematen (2001-12-13). Hitzaldi horren hariari jarraituz egindako elkarrizketa duzue honakoa. Adituak eta ikertzaileak mundu mailako hizkuntza aniztasunaren galera “makroprozesu�» bat iragartzen ari zarete. Eman dituzun datuen arabera, gaur egun munduan ditugun 6.000 hizkuntzetatik, mende honen amaieran 600 baino ez ditugu izango. Azalduko al zeniguke laburki zein den egoera eta prozesuaren dimentsioa?