51. zenbakia · 2004 (2)

Eleaniztasuna Lanbide Heziketan

Markel Arizmendi
  Azkenaldi honetan Lanbide Heziketaren hizkuntza ereduaren inguruan dezente hitz egin eta idatzi da. Gaia dudarik gabe estrategikoa da euskararen normalkuntza bidean, izan ere enpresa mailan euskarak duen horren presentzia penagarria arintzeko bideetariko bat da eta.   Teknologia etengabeko aldaketaren eta moldaketaren zurrunbiloan dago murgilduta. Berrikuntzak, produktu berriak, salmentak, erosketak… merkatu zabal eta mugagabean azaltzen dira eta enpresek bertatik edaten dute, eta edan behar!, lehiakortasun maila gorde nahi badute.