30. zenbakia · 1999 (3)

Eleaniztasuna Israelen

Bernard Spolsky
TESTUINGURU HISTORIKOA Israel-en kokapen geografikoa Europa, Asia eta Afrika lotzen dituen lurraldearena denez, ondorioz konkista eta birkonkista historia luzea duenez eta lau erligio handiren gune izanik (judaismoaren nahiz kristatutasunaren jaioleku eta inportantea islamarentzat zein baha´i erlijioarentzat), ziurtatua izan du hizkuntz aniztasun konplexuko eta beti aldakorreko tradizio luzea. Aro Komunaren hasierarako, orain dela 2000 urte, agertua zen, ordurako, eredu triglosiko bat non hebraiera, judu-arameoa eta grezierak rol adierazgarriak betetzen zituzten (Spolsky 1983). Hizkuntz antolamendu hori arau bihurtu zen juduentzat beren sakabanaketaldi ia osoan, hiru hizkuntza hauetako bakoitzari funtzio jakin bat eman zioten. Hebraiera (hebraiera eta arameo talmudikoa zehazkiago) erligio eta irakurketarako erabiltzen zen; hizkuntza juduren bat, hala nola, jidisha, judu-frantsesa, ladinoa edota judu-arabiera komunitatearen eta etxeko beste funtzioetarako (Rabin 1981); eta herri-hizkuntza [2] bat edo gehiago judu ez zirenekin komunikatzeko (Weinreich 1980).