50. zenbakia · 2004 (1)

EHU/UPV eta euskara: sindikatuetako ordezkariei elkarrizketa

Arantza Urkaregi, Iñaki González, Rikardo Saez
       Zein da UPV/EHUn euskararen normalizazioaren inguruan egiten duzuen diagnostikoa?     R.S.: Lehendabiziko diagnostiko bat izango zen, autonomia unibertsitarioan oinarrituz, unibertsitatea ez dela sartu beste administrazio publikoak sartu diren planetan. Horrek esan nahi du, unibertsitateko normalizazio plana eragin politikorik gabe egiten ari dela, zenbait interes korporatiboen arabera, eta horrek beste administrazio publiko batzuekiko ezberdintasuna eragiten du. Hortik begiratuta, hemengo normalizazio plana atzeratua dago beste administrazioekin alderatuta.