64. zenbakia · 2007 (3)

Egungo hizkuntza politika eta legediek berea eman dute

Unai Larreategi
  E rabilerari berebiziko garrantzia ematen ari zaio azken urteotan, berau handitzeari begira lan asko egiten ari delarik esparru ezberdinetatik. Agerian dago ordea emaitzak ez direla inondik inora ahalegin horren parekoak. Erabilera handiagotzeko egiten diren jardunei duten garrantzia gutxiesteke, gure ustez, gaur eguneko hizkuntza politikak iraultzen ez diren bitartean ezinezkoa izango da aurrerapauso nabarmenik ematea Euskal Herriaren berreuskalduntzean. Hizkuntza politiken beharrezko aldaketa horretan bi gako nagusi kokatzen ditugularik: ezagutza bermatzea eta status aldaketa.