56. zenbakia · 2005 (3)

Egoera bat, hamaika ondorio. Hizkuntza-eskubideak 2004an

Paul Bilbao Sarria
  Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Behatokia sortzeko hainbat arrazoi izan zuen; besteak beste, euskararen eremu batzuetan atzerapausoak gertatzen ari ziren eta beste batzuetan ez ziren behar bezalako aurrerapausoak ematen ari. Horrela, euskaldunon hizkuntza-eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazio guztiek urratzen zituztela susmatzen bazen ere, ez zegoen egoera hori modu independentean eta objektiboan hartzen zuen erakunderik, eta hutsune hori betetzeko Hizkuntz Eskubideen Behatokia sortu zuen.