44. zenbakia · 2002 (3)

EE, botereen banaketa eta hizkuntz politika finkatzea:alderdi anitzeko paradigma askatzen

Niamh Nic Shuibhne
Oharra: Txostenean ‘EE’ erabiltzen da (‘EB’ erabili ordez), hizkuntz politikari dagokion erakundea/entitatea azpimarratzen baitu deitura horrek 1. SARRERA Oraintxe egiten hasia da ageriko egungo gizartearen antolaketa edo konfigurazioa hainbat geruza edo mailen nahasketak osatzen duela; are eta gehiago, gobernatzeko moduei buruzko ideiak ere fenomeno hori islatzeko eta errazteko moduan antolatuta daude. Hori hala dela erakusteko adibide soil eta lineal bat erabiliko bagenu, esan genezake EE globalizazioaren eta estatu kideen artean kokatzen dela, nonbait; eta estatu kideak, aldi berean, zubi bat (edo, beste ikuspuntu batetik, oztopo bat) dela EEren eta estatu bateko eskualdeen artean. Botereen banaketari dagokionez, edo, bestela esanda, funtzioak finkatzeari dagokionez, EEren gobernu egitura subsidiariotasun printzipioan oinarritzen da batik bat –hau da, ardura hartzen du bermatzeko ekiteko ahalmena gobernu maila egokienari emango zaiola, zenbait gairen inguruan gobernu maila batek baino gehiagok ekiteko aginpidea duten kasuetan.