47. zenbakia · 2003 (2)

Donostia-Baiona Eurohiria planaren aurkezpena

Larraitz Garmendia
Oharra: Artikulu hau Baiona-Donostia Eurohiriaren Liburu Zuriaren txostenaren laburpena da, eta Baiona-Donostia Eurohiriaren Aholkularitza Bulegoak argitaratu du (agency@eurocity.gipuzkoa.net). Eurohiria aurkezten duen beste txostenik ez dugu aurkitu. Hizkuntzaren inguruko gaiez hausnarketa egiteko mintegi bat burutu zen 2002ko maiatzean Donostian eta Baionan; gaiaren inguruan Maria-Jose Azurmendik egindako gogoeta aldizkari honetan bertan duzu. ABIAPUNTUA: bi lurralde mugakide Abiapuntutzat bi lurralde errealitate desberdin eta “urruneko�» ditugu… nahiz mugakide. Hain gertu eta hain urrun daudenak. Muga tarteko duten bi lurralde, goi-mailako erabaki politiko baten ondorioz (Europa eraikitzeko prozesua), etorkizun “komuna�» eta ustez hobea izatera behartuta daudenak. Europar estatu nagusiaren lehen hipotesia da hemen abiapuntutzat hartzen duguna.