64. zenbakia · 2007 (3)

Datuak ez dira beharko luketeen bezain onak

Aitziber Sarasola
Hasteko eta behin zorionak eman nahi nizkieke beste behin ere Soziolinguistika klusterreko kideei horrelako lana burutu izanagatik, izan ere beste behin ere datuok eskuartean edukitzeak zirrara berezia ekartzen baitu. Zirrara, etsipena, kezka, poza eta denetarik topatu ahal dugu geure barnean beste urte batez etsamin zail honen emaitzak eskuan jaso ondoren. Zirrarak baino beste baterako utzi beharko ditugu, izan ere, honakoan datuak serio aztertzeko ahalegina eskatu baitigute eta ez hainbeste geure barne emozioetan esnatu dituzten sentimenduen azalpena.