62. zenbakia · 2007 (1)

D eredua, unibertsitateko sarbide?

Iban Asenjo
Irakaskuntza arloan etapa berri baten aurrean gaudela, gaur egun, ez du inork ukatzen. EAEn, behintzat, argi dago aldaketa sakonak egongo direla, bai curriculumaren arloan bai eta hizkuntz ereduen inguruan. Hemen bigarren honi heldu nahi izan diogu, izan ere, jakin badakigu hurrengo otsailerako Hezkuntza Sailak Eusko Jaurlaritzari zein Hezkuntzako eragileei bere proposamena helarazi beharko diela. Irekita dagoen eztabaida horri eutsiz, hizkuntz ereduek Unibertsitateari nola eragiten eta baldintzatzen duten eta, era berean, horrek gure gizartean ekar ditzakeen arazo eta erronka batzuk plazaratu nahiko genituzke.