41. zenbakia · 2001 (1)

Biztanleriaren segmentazioa ezagutza eta jarreren arabera

Joaquim Torres
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Joaquim Torres jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (segmentació de la població adulta de catalunya segons el coneixement de catal� , l’ús d’aquesta llengua i la preferència lingüística). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.   Kataluniako biztanleria urrun dago homogeneo izatetik, bere hizkuntz ezaguerei, erabilerei eta joerei dagokienez. Beraz, katalanaren pertsonarteko erabilera areagotzeko neurriak gizarteko sektore bakoitzari egokitu behar zaizkio. Ondorioz, biztanleriaren segmentazioari ekin behar diogu, bi gauza definitzea ahalbidetuko digun segmentazioari alegia: alde batetik, zeintzuk diren kopuruz gutxitzea eta handitzea komeniko liratekeen segmentuak, eta, bestetik, zeintzuk diren esku-hartzerik egokienak segmentu bakoitzean katalanaren lagunarteko erabilera areagotzea lortzeko.