39. zenbakia · 2001 (3)

Beljika burujabearen hizkuntza politika

Xavier Vila i Moreno
1.- Belgikako Estatuaren lehen etapa: askatasunaren eta hizkuntza gutxituen artean 1.1.- “Hizkuntza askatasuna�»ren ezarpena [...] inoiz ez du herrialde batek iraultzarik egin Belgika Holandatik banandu zuen sentimendua bezain gutxi zabaldutako sentimendu batengatik. Frances Trollope, idazle britainiarra, 1833. (McRae-ren aipamena 1986: 21) Independentzia lortutakoan, Belgika monarkia konstituzional unitarista bihurtu zen. Udal eta probintziatan antolatu zen eta gobernua Bruselan zentralizatuta zegoen; hain zuzen, sezesioan benetako buru izan zen sektorearen, hau da, burgesia frankofonoaren neurrira egindako eredua. Estatu berriak boto eskubidea zuten 46.000 hautesleko errolda finkatu zuen, nahiz eta hiritarrak 4 milioi inguru ziren. 1830eko azaroan emandako dekretu batek estatuko hizkuntza frantsesa zela ezarri zuen, nahiz eta bertan aurreikusi beharrezkoa zenean dokumentuak flandeseraren eta alemaneraren4 dialektoetara itzuliko zirela. Zertxobait geroago, 1831ko konstituzioak –garai bereko Holandako eta Frantziako konstituzioetan oinarriturikoak– hizkuntzari buruzko artikulu bakarra jaso zuen (23. art.):