128. zenbakia · 2023 (3)

Batera Jauzi elkarrizketa prozesua. Euskararen erabilera bultzatzeko pentsamendu berri(tu) bat eraikitzen

Jasone Mendizabal AltunaORCID profila

Jasone Mendizabal Altuna

jmendizabal@topagunea.eus
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0009-0008-2394-1037ORCID profila
, Iñigo Retolaza EgurenORCID profila

Iñigo Retolaza Eguren

iretolazae@gmail.com
University of Sussex
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-9138-1180ORCID profila
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.2
Artikulu honen helburua Batera Jauzi elkarrizketa prozesuko ikaskuntza metodologikoak azaltzea eta sintetizatzea da. Hau da, prozesua diseinatzeko eta errazteko erabili dugun logika zehazten du, eta ikaskuntza esanguratsuenak azaltzen ditu. Lehenik eta behin, prozesua abiatzeko Euskaltzaleen Topagunearen arrazoiak eta euskararen egungo egoerari buruzko irakurketa jasotzen ditugu. Jarraian, erabilitako metodoari zentzua ematen dion marko teorikoa azaltzen dugu. Horren ondoren, marko metodologikoaren osagai nagusietan sakontzen dugu: Aldaketaren Teoria, aldaketaren dimentsioak, premisa metodologikoak, taldearen osaera, egitura eta prozesu osoaren gobernantza-sistema. Amaitzeko, azken atalean antzeko izaera duten elkarrizketa-prozesuak aurrera eramateko garrantzitsutzat jo ditugun ikaskuntzak jasotzen ditugu. • Hitz gakoak: Aldaketa Teoria, elkarrizketa, euskararen erabilera, justizia epistemikoa, Batera Jauzi.
Available Downloads: