42. zenbakia · 2002 (1)

Bakioko toponimoen azentueraz

Iñaki Gaminde, Iñaki Martiartu, Esther Elgoibar, Ander Olalde
0. SARRERA Behar honetan Bakioko toponimoen azentueraren gainean egin dugun ikerketa txiker baten emaitzak erakutsi gura ditugu. Ikerketa honek Bakiorako erakusten dituen emaitzak beste leku askotara zabal daitezkeelako gogorra daukagu. Behin honezkero, Bakioko Udalaren ekimenez bertako toponimoak jasotzeko egiten dihardugun ikerketan 66 inkesta burutu ditugu 89 informatzailerekin; gure asmoa herrian diren etxe guztietara joatea bada[1]ere, orain arteko ibilbideak erakutsi dizkigunak aprobetxatu gura izan ditugu oraingo behar hau burutzeko. Informatzaileak aukeratzeko edadea faktore garrantzitsua izan da, izan ere, nagusienak dira gehien dakitenak eta ondoen ezagutu dutenak herriaren bilakaera.