47. zenbakia · 2003 (2)

Baiona-Donostia Eurohiria: gune eleaniztuna

Gotzon Egia
IPARRALDEAREN HEGOA, HEGOALDEAREN IPARRA Orain hamar bat urte abiatu zen, lehenengoz, Baiona-Donostia Euskal Eurohiria sortzeko eta gauzatzeko proiektua. Artean, Europa Batuaren garapena gaur baino atzerago zegoen, mugak muga ziren oraindik, eta mugaz gaindiko lankidetza proiektu batek jende gehienaren begietara ez zuen zentzu handirik, ez eta aurrera egiteko ikuspegi argirik ere. Gerora, Europa eraikitzeko prozesuan, garrantzi handiko bi erabaki hartu dira Europako Batasunaren barnean: bata, estatuen arteko muga politiko eta administratiboak ezabatzea, eta bestea, euroa ezartzea. Egun, estatuen arteko muga zaharren bi aldeetara dagoen Euskal Eurohiriak zentzu berri bat izan dezake: mugaren hegoaldean nahiz iparraldean Eurohiriak biltzen dituen lurraldeen borondate hutsaz gaindi, badago alde biak definitzen dituen izatasun bakar bat, Europarena alegia.