Rober Gutiérrez Mateos
Hogeita bi urte pasa dira arlo sozioekonomikoan euskarari BAI esan eta lehenengo 231
gizarte eragile haiek konpromisoa hartu zutenetik. Gizartearen eskaerari erantzutea, eta zerbitzuetan
zein oinarrizko funtzionamenduan euskara txertatzeko helburua zuen Bai Euskarari ziurtagiriaren bitartez
hasitako bideak. Gaur egun, arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean egiten eta eragiten ari den
erakundea da Bai Euskarari Elkartea. Ziurtagiriaren proiektuarekin hasi zen ibilbidea eta alor sozioekonomikoaren
espazioak euskaraz betetzeko eta eragiteko xedez aritu da urte hauetan, komunitatea
sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Proiektu propioak sortu
ditu, elkarlanean aritzen da beste zenbaitetan eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasia da.
Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi da, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten
jarraitzeko konpromisoa du. • Hitz gakoak: Bai Euskarari, hizkuntza-kudeaketa, ziurtagiria, euskalgintza,
elkarlana.
Eskuragarri dauden Deskargak: