45. zenbakia · 2002 (4)

Bai Euskarari Akordioaren Plan Estrategikoa: gizartean eragiteko esperientzia

Koldo Castañeda
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskararen egoeraren eta euskalgintzaren jardunaren irakurketa kritiko batetik sortu zen, 1997an. Garai hartan egin zen diagnostikoak kezka bizia erakusten zuen: euskararen normalizazio prozesua nahi baino askoz polikiago zihoan, instituzioen eta alderdien aldetik ez zen behar adinako inplikaziorik ikusten, eta euskalgintza bera ere sakabanatuta zegoen, estrategia bateratu eta eraginkorrik gabe. Egoera horri buelta emateko asmoz bildu ziren euskararen erakundeak Kontseilura. Euskalgintzaren bilguneak hiru lan ildo finkatu zituen hasieratik: