54. zenbakia · 2005 (1)

Bai Euskarari Akordioa eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Zigor Etxeburua Urbizu

BAI EUSKARARI AKORDIOA Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua euskarak garapen osoa izatea helburu duten jatorri, iritzi, eta lan eremu desberdinetan diharduten 50 erakunde autonomoren bilgunea da. Kontseiluaren zeregin nagusienetakoa da euskararen aldeko gizarte konpromisoa sustatzea. Bide horretan, Bai Euskarari Akordioaren prozesua abiatu zuen, 1998an. Bai Euskarari Akordioaren helburua da enpresetan, saltokietan eta era guztietako entitateetan euskararen garapen osoa behin betiko bideratuko duen prozesua abiatzea, horretarako herritarron konpromisoa sustatuz.