37. zenbakia · 2000 (2)

Arlo teknikotik

Rosa Ramos
Esparru jakin batetik Institutuari eskatu beharrekoak zehaztea zaila da, premia batzuk, formakuntza edo koordinazioa, adibidez, esparru guztietan somatzen baitira. Esparru horien esakerak antzekoak izanik ere, arlo teknikoaren ikuspuntua zein den azaltzen saiatuko naiz. Gure lanean ikusten ditugun beharren berri eman baino lehen, hemen azaldutakoa Nafarroako lankideekin egindako gogoetaren ondorioa dela esan nahi dut. Euskararen normalkuntzaren arloko langileok ez daukagu nazio mailako koordinazio egiturarik eta, egoera honetan, ez da erraza guztion iritziak biltzea. Harreman falta hori, ziur aski, Institutuak gainditu nahi duen egoeraren beste adierazpen bat besterik ez da.