34. zenbakia · 2000 (4)

Alderdi abertzaleak eta UEMAren etorkizuna. Joserra Lopez-Larrinagari (EA) galderak

Joserra Lopez-Larrinaga
BAT SOZIOLINGUISTIKA ALDIZKARIAREN GALDEKETARI EUSKO ALKARTASUNAREN ERANTZUNAK (UEMA DELA ETA) 1.- UEMAri buruzko EAren jarrera:   Gure ustez, UEMA instrumentu egoki eta beharrezkoa da euskeraren erabilera bizitzako arlo guztietara zabaltzeko, bereziki euskera administrazioen lan-hizkuntza bihur dadin. Mendeetan zehar, euskeraren presentzia arlo formaletan anekdotikoa baino ez da izan, eta honek hizkuntzaren minorizazioa ekarri du, erderen nagusitasuna beste esparrutara hedatuz. Joera historiko hori apurtu nahiean, UEMA udalerri euskaldunen erakunde legez sortzen da, honako helburuekin: udal administrazioaren funtzionamendua euskalduntzea eta herriko bizitza soziala eta ekonomikoan euskeraren normalkuntza erraztea.