63. zenbakia · 2007 (2)

Aisia euskaraz bizi!

Sonia Perez
  AISIAKO ESKAINTZAREN OINARRIAN Banakoen arteko elkar ekintzak dakar hizkuntza baten erabilera. Eguneroko bizitzan gizarte sareak sortzen eta osatzen ari dira etengabe. Jaiotzetik, gizarte sare askotako partaide bihurtzen da norbanakoa. Urteak pasa ahala, norberak harreman sareak aukeratzen ditu. Aisialdia edo kultur animazioaren sareen metodologian, analisiaren oinarrizko unitatea ez dira norbanakoa parte hartzailea eta bere ezaugarriak, parte hartzaileen arteko harremanen loturak baizik. Haur eta gazteen artean euskararen erabilera eragitea eta beraien harreman sarea euskalduntzea da ezagutza eta erabileraren arteko oreka aurkitzeko estrategia: harreman sarea osatzen duten lagunen arteko komunikaziorako tresna euskara izatea. Harreman sare horietan dauden eragile edo antolatzaileei aisiari jartzen dizkioten balio hezitzaileen artean, “edukien” artean, euskarari funtzio berriak zabaltzearena dago.