29. zenbakia · 1998 (1)

Administrazio juridiko eleanitzak. Suitzaren eta bere kantonamendu eleanitzen kasua

Claudine Brohy
SARRERA Mendebaldeko beste herrialde eleanitz ofizial batzuekin alderaturik (Belgika, Kanada), Suitzak ez ditu lege gehiegi egin hizkuntza gaietan, ez konstituzioari, ez legegintzari, ez zuzenbideari dagokienez. Badira idatzi gabeko legeak, esate baterako, lurraldetasun printzipioa eta bere kontrapartida, nortasun printzipioa (cf. Auer 1992), edo zerbitzuetako lanpostu jakin batzuetarako hizkuntza osagarritasuna (adib. ama hizkuntza bakoitzaren zuzendari eta zuzendariordea). Kuotek bermatu egiten dute lau hizkuntza taldeen gutxi gorabeherako ordezkaritza administrazio federalean.