27. zenbakia · 1998 (3)

30 urte euskara batuaren hastapenetatik. Mahai ingurua: Miren Azkarate, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Andu Lertxundi, Iñaki Gaminde. Moderatzailea. Patxi Petrirena

EKB (Euskal Kulturaren Batzarrea)
Hizlariak: Miren Azkarate, Jose Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi», Andu Lertxundi, Iñaki Gaminde. Moderatzailea: Patxi Petrirena. Patxi Petrirena: Hasteko, 30 urte hauetako ibilbidearen balorazio labur-labur bat egitea eskatuko nizueke.   Txillardegi: Diferentzia bat egingo nuke nik hor, batetik zer izan diren 30 urte hauek euskararentzat, zein eboluzio izan duen, eta bestetik Euskara Batuarentzat. Euskara Batuaren aportazioa garrantzitsua izan da euskararentzat, baina korpus batura mugatuko gara.   Andu Lertxundi: Euskara Batu eta euskararen arteko balorazio orokorra antzerakoa izanen da, behar bada, baina dexenteko aldeak egongo dira hor.