Aldizkariari buruz

Bat Soziolinguistika Aldizkaria euskaraz argitaratzen den soziolinguistika esparruko aldizkari zientifikoa da, bereziki euskararen biziberritze prozesuaren inguruko ezagutza zientifikoa hedatzea helburu duena.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik 1990. urtean sortu zuen eta harez geroztik, urtero lau zenbaki eman ditu argitara, soziolinguistikaren eremuan Euskal Herrian zein atzerrian landutako eredu teorikoak, esperientziak eta erreferentziak eskainiz. 2020 urtetik aurrera, aldizkari digitala ere bada.

Gure nazio-hizkuntza berriro Euskal Herriaren mintzabide eta oinarri bihurtuko bada, beraz, bi gauza lortu behar ditugu; eta lorpen horretan laguntzekotan sortu da eskuetan duzun aldizkari hau. Bata, hizkuntzaren alorreko fenomenoak ahalik eta ongienik ezagutzea. Lehendabizi jakin egin behar da, egia ezagutu behar da albait zehazkienik; beste herrietako saioak, arrakastak eta porrotak aztertu behar dira. Bestea, berriz, hizkuntza pizkundean herria bera interesatu gabe, soluziorik ez dagoela sinetsi eta sinestarazi behar dugu. Herriak ez badu nahi, herriak ez badu nazio-hizkuntzaren arazoa bere gain hartzen, jai dago.

J.L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Aldizkariaren sortzailea
(BAT aldizkaria. 1. Zenbakia. 1990eko otsaila)

Menua