Aldizkarian argitaratu

Bat Soziolinguistika Aldizkarian artikulua argitaratu nahi izanez gero, jarraitu ondorengo urratsak:

ARTIKULUEN IDAZKERA ARAUAK

Artikuluaren gaiak

  • Euskal soziolinguistikaren esparruko ikerketa-lanak
  • Euskararen biziberritze-prozesura hurbiltzen diren beste diziplinetako ikerketa-lanak (antropologia, psikologia, komunikazioa e.a.)
  • Euskararen normalizazioa eta hizkuntza-plangintza
  • Euskal soziolinguistika saileko saiakerak
  • Nazioarteko soziolinguistikaren arloko ikerketak

Artikuluaren luzera eta egitura

  • Luzera: 20.000-30.000 karaktere bitartekoa, zuriuneak barne.
  • Egitura:
    • Izenburu-orria:
      • Artikuluaren egile guztien informazioa: izena eta bi abizenak, afiliazioa(k) eta helbide elektronikoa(k)
      • Laburpena: gehienez 1000 karaktere.
      • Hitz-gakoak: 4-5 hitz.
    • Testu nagusia (azpi-atalak eta izenburuak adierazi):
      • Sarrera
      • Marko teorikoa edota testuingurua
      • Metodologia
      • Emaitzak
      • Ondorioak
    • Eskertzak (Beharrezkoa bada)
    • Bibliografia
    • Eranskinak (Beharrezkoa bada)
  • Euskara batuaren arauen araberako zuzenketa ortografikoa errespetatu (Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabiltzea gomendatzen da).
  • Ez da onartuko idazkera diskriminatzailerik. Ezin da kontzeptu sexistarik edota arrazistarik erabili.

Artikuluaren hizkuntza

  • Artikuluak euskaraz argitaratuko dira, eta horrela bidaltzea eskatuko da.
  • Artikuluaren laburpena eta hitz gakoak euskaraz eta ingelesez argitaratuko dira. Egileak aukera izango du atal horietako ingeleseko itzulpenak igortzeko; gainerakoan editore-taldea arduratuko da eginkizun horretaz.

ESTILOARI BURUZKO GIDALERROAK

  • Letra tipoa:
    • Testu-gorputza: Times New Roman 11, lerroartea 1,5
    • Lehen mailako izenburuak: letra lodiz, Times New Roman 14
    • Bigarren mailako izenburuak: letra lodiz, Times New Roman 12
    • Hirugarren mailako izenburuak: letra etzanaz, Times New Roman 12
  • Amaiera-oharrak: ohar bakoitza zenbakituta, eta oharren zerrenda osoa artikuluaren amaieran denak batera eman.

Erreferentziak eta aipuak

  • Aipuak:
    • Egilearen deitura eta lanaren argitaratze urtea parentesi artean, komaz bananduta: (Odriozola, 1998).
      • Bi egile direnean bi deiturak eta lokailuarekin bereiziko dira: (Suay eta Sanginés, 2010).
      • Hiru egiletik gora direnean, lehen aldiz, egile guztien abizenak jarriz, eta, ondoren, (et al.) idatziko da letra arruntez: (Martí et al. 2005).
    • Aipu laburrak: “komatxo” artean testuan bertan jasota: […] (Altuna, 2017).
    • Aipu luzeak: aparteko pasartean idatziko dira. Amaierako puntua erreferentziaren aurretik jarrita: […]. (Altuna, 2017)
  • Bibliografia:
    • Liburuak: Egile(ar)en abizenak maiuskulaz eta izen osoa(k); bat baino gehiago izanez gero, komaz bananduta. Argitaratzeurtea parentesi artean eta puntua. Izenburua letra etzanez idatzia, argitalpen hiria eta argitaletxea.
      • ESTEBAN, Mari-Luz (2017). Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Zarautz: Susa-Lisipe.
    • Liburu kapituluak: Egile(ar)en abizenak maiuskulaz eta izen osoa(k); bat baino gehiago izanez gero, komaz bananduta. Argitaratze-urtea parentesi artean eta puntua. Kapituluaren izenburua komatxoen artean, in lokailua, liburuaren editorearen abizena (Ed.) aipamenarekin eta izenburua, eta kapituluaren orrialde zenbakiak. Argitalpen hiria eta argitaletxea.
      • COYOS, Jean-Baptiste (2010). “Hizkuntza-ukipena”, in Zarraga (Ed.) Soziolinguistika eskuliburua, 135-182. Andoain: Soziolinguistika Klusterra.
    • Artikuluak: Egile(ar)en abizenak maiuskulaz eta izen osoa(k); bat baino gehiago izanez gero, komaz bananduta. Argitaratzeurtea parentesi artean eta puntua. Izenburua komatxoen artean, aldizkariaren izena letra etzanez, zenbakia eta orrialde zenbakiak, argitalpen hiria eta argitaletxea.
      • ZALBIDE, Mikel (2015). “XX. mendeko hizkuntzaplangintza, Sabino Aranaren 1901eko saioaren argitan”, Hermes 50, 10-29. Bilbo: Sabino Araba Fundazioa.
    • Interneteko dokumentuak: Egilearen abizenak maiuskulaz, izena (argitalpen-urtea), dokumentuaren izena, url-a eta kontsulta-data (urtea-hilabetea-eguna).
      • AGIRRE, Lorea (2015). “Euskara partekatzen duguna” 19. Korrikako mezua. http://topagunea.eus/euskarapartekatzen-duguna/ [Azken kontsulta: 2019-10-05]

Ilustrazioei buruzko gidalerroak

  • Irudiak, taulak eta grafikoak zenbaki korrelatiboetan, izenburuarekin eta iturria adierazita bidali behar dira; egileak sortua bada, “Iturria: Egileak egina” ezarriko da.
  • Idazlana zuri-beltzean argitaratuko da. Taulak, grafikoak, irudiak eta bestelakoak horretarako egokitu behar dira.
Menua