Aldizkarian argitaratu
ORIGINALTASUNA
BAT Soziolinguistika Aldizkariak artikulu originalak eta aurrez argitaratu gabeak soilik onartuko ditu, ebaluazio-prozesuan jartzeko.
BAT Soziolinguistika Aldizkarian artikulua argitaratu nahi izanez gero, jarraitu ondorengo urratsak:
BAT aldizkarian artikuluak argitaratzeko eskaerarekin batera, mesedez, ziurtatu honako irizpideak betetzen dituela:
ARTIKULUAREN GAIAK
- Euskal soziolinguistikaren esparruko ikerketa-lanak
- Euskararen biziberritze-prozesura hurbiltzen diren beste diziplinetako ikerketa-lanak (antropologia, psikologia, komunikazioa e.a.)
- Euskararen normalizazioa eta hizkuntza-plangintza
- Euskal soziolinguistika saileko saiakerak
- Nazioarteko soziolinguistikaren arloko ikerketak
HIZKUNTZA
- Artikuluak euskaraz argitaratuko dira, eta horrela bidaltzea eskatuko da.
- Artikuluaren laburpena eta hitz gakoak euskaraz eta ingelesez argitaratuko dira. Egileak aukera izango du atal horietako ingeleseko itzulpenak igortzeko; gainerakoan editore-taldea arduratuko da eginkizun horretaz.
ZUZENKETA
- Euskara batuaren arauen araberako zuzenketa ortografikoa errespetatuz (Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabiltzea gomendatzen da).
LUZERA
· 25.000-40.000 karaktere bitartekoa, zuriuneak barne.
EGITURA
- Izenburu-orria:
- Artikuluaren egile guztien informazioa: izena eta bi abizenak, afiliazioa(k) eta helbide elektronikoa(k)
- Laburpena: gehienez 1000 karaktere.
- Hitz-gakoak: 4-5 hitz.
- Testu nagusia (azpi-atalak eta izenburuak adierazi):
- Sarrera
- Marko teorikoa edota testuingurua
- Metodologia
- Emaitzak
- Ondorioak
- Eskertzak (Beharrezkoa bada)
- Bibliografia
- Eranskinak (Beharrezkoa bada)
ESTILOA
- Letra tipoa: Testua 1,5 lerroartearekin; testu-gorputza 12 puntukoa eta letra-tipoa, Arial, Times New Roman, Calibri…
ILUSTRAZIOAK
- Lerro eta zutabeetan ematen den informazioa TAULA bezala emanda.
- TAULAK, IRUDIAK eta GRAFIKOAK zuri-beltzekoak.
- TAULAK, IRUDIAK eta GRAFIKOAK izendatuta eta kronologikoki
- Kasu guztietan iturria adierazita.
- Irudien kasuan jpg edo tankerako formatuan.
- Grafikoen kasuan jatorrizko formatua ere bidali (Excel…)
OIN-OHARRAK
- Ohar bakoitza oin-ohar gisa gehitu, 10 puntuko testua osatuz.
ESTILOA: ERREFERENTZIA, AIPUAK ETA BILBIOGRAFIA
Chicago 17. Egilea-Urtea estilo-liburuaren edizioko ereduari jarraituko zaio
TESTUKO AIPUAK
- Aipu laburra denean: testuan bertan komatxo artean, eta egilearen erreferentzia parentesi artean.
o … lehenago aipatu izan dugun moduan, “Gazteen hizkuntza-konpetentzia hobetzeko eta legez markatuta dauden helburuetara iristeko, ezinbestekoa izango da erabilera bultzatzea, irakaskuntza-sistemaren barruan nahiz kanpoan” (Amonarriz 2019, 79). - Aipu luzea denean, hots, lau lerro edo 100 hitz baino gehiago direnean: aparteko paragrafoan, sangriarekin eta komatxorik gabe; puntuazioaren ondoren, egilearen erreferentzia parentesi artean.
Munduko hizkuntza komunitatetako eragile zenbaitekin esperientzia-truketan ari garenean, euskararen ahalegin-aro moderno honetako bost lerro azpimarratzen ditugu, beste alor batzuk gutxietsi gabe, lehen eskema sinple moduan: corpusa, hezkuntza, hedabideak, kultur sorkuntza eta familia transmisioa. (Sarasua 2013, 311)
EGILEAREN ERREFERENTZIAK
- Egile bakarra denean: parentesi artean, egilearen abizena eta argitalpen-urtea, bien arteko komarik gabe —aipu literala bada, urtearen ondoren koma eta orrialde-zenbakia—: (Zubiaga 2012, 12).
- Bi edo hiru egile direnean: parentesi artean, egileen abizenak komaz bereizita; azken egilearen aurretik eta komaren ordez. Ondoren, argitaratze-urtea bien arteko komarik gabe —aipu literala denean, urtearen ondoren koma eta orrialde-zenbakia(k)—: (Suay eta Sanginés 2010, 25-26).
- Hiru egiletik gora direnean: parentesi artean, lehen egilearen abizena eta et al letra arruntez —aipu literala denean, urtearen ondoren koma eta orrialde-zenbakia(k)—: (Martí et al. 2005, 43).
ERREFERENTZIAK (AIPATURIKO OBRAK)
- Erreferentzia bibliografiko sarrera guztiak espazio bikoitzarekin bereiziko dira.
- Erreferentzia bibliografiko sarrerak espazio sinplean eta alderantzizko koskarekin (koska frantsesa) idatziko dira.
- Liburuaren egilea bakarra denean: egilearen abizena(k) eta izen osoa. Argitaratze-urtea. Liburuaren izenburua. Argitalpen hiria: argitaletxea.
Esteban, Mari-Luz. 2017. Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Zarautz: Susa-Lisipe.
- Liburuaren egileak hainbat direnean: lehen egilearen abizena(k) eta izen osoa, ondorengo egileak izena eta abizenen ordenan. Egileak komaz bereizita, baina azken egilearen aurrean eta komaren ordez. Argitaratze-urtea. Liburuaren izenburua. Argitalpen hiria: argitaletxea.
Altuna, Olatz eta Asier Basurto. 2013. Hizkuntza erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
- Liburu kolektibo baten kapitulua denean: egilearen abizena(k) eta izen osoa. Argitaratze-urtea. “Kapituluaren izenburua”. In liburuaren izenburua, argitalpenaren arduraduna(k), kapituluaren orrialde-zenbakiak. Argitalpen hiria: argitaletxea.
Casenave, Jon eta Argia Oltzomendi. 2021. “Euskara oinarri eta ardatz Iparraldeko euskarako irakaslegaien formakuntzan: diagnostiko baten lehen urratsak”. In Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai, Leire Diaz-de-Gereñu, Ibon Manterola eta Ines M. Garcia-Azkoaga argitaratzaileak, 223-235. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea.
- Artikuluak paperezko aldizkarian: egilearen abizena(k) eta izen osoa. Argitaratze-urtea. “Artikuluaren izenburua”. Aldizkariaren izena, bolumena, zenbakia: orrialde-zenbakiak.
Zalbide, Mikel. 2015. “XX. mendeko hizkuntza-plangintza, Sabino Aranaren 1901eko saioaren argitan”. Hermes 50: 10-29.
- Artikuluak aldizkari elektronikoan: egilearen abizena(k) eta izen osoa. Argitaratze-urtea. “Artikuluaren izenburua”. Aldizkariaren izena, bolumena, zenbakia: orrialde-zenbakiak. Azken-kontsulta data (ez da ezinbestekoa). DOI zenbakia edo URL-a —(DOI-a lehentasunez)—.
Hernández García, Jone Miren eta Marta Luxán Serrano. 2024. “Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak”. BAT Soziolinguistika Aldizkaria 130: 79-105. DOI: 10.55714/BAT-130.3
HIZKUNTZA EGOKIA
- Ez da onartuko idazkera diskriminatzailerik. Ezin da kontzeptu sexistarik edota arrazistarik erabili.
ARGITALPEN-PROZEDURA
Idazlana Egileentzako Gidalerroen arabera prestatu dela ziurtatzean, materiala bat.aldizkaria@soziolinguistika.eus helbide elektronikora bidali behar duzu.
Bi euskarri elektronikotan bidaliko da lana: DOC(X), ODT edo RTF formatuetan eta PDF bertsioan. Horrez gain, idazlanean ilustrazioren bat txertatu bada (taulak, grafikoak, irudiak edota bestelakoak), ahalik eta kalitate handienarekin eta jatorrizko formatuan bidali behar dira horiek (jpg, xls, odp…).
EGILEAREN DATU PERTSONALAK ETA ARTIKULUA ARGITARATZEKO BAIMENA
Idazlana editore-taldeari helaraztean, argitalpen-agiria sinatuko du(te) egilea(e)k, Bat Soziolinguistika Aldizkariaren argitalpen-eskubideak onartu dituela adierazteko.
Egilearen argitalpen-agiria bete behar du egileak. Bertan, egilearen kidetza (unibertsitatea, iker-gunea, erakundea, etab.) eta helbide elektronikoa ezarriko dira. Horrez gain, artikulua argitaratzeko baimena sinatuko du. Artikuluaren egilea bat baino gehiago bada, egile bakoitzak formulario bana beteko du.
Era berean, BAT Aldizkariari datu pertsonalak erabiltzeko baimena emango dio, eta Soziolinguistika Klusterrak Datu pertsonalak babesteko eskubideak bermatuko dizkiola ziurtatuko dio indarrean dagoen legearen arabera.
Artikulu guztien lehen orrian izango dira ikusgai egilearen (edo egileen) datuak (afiliazioa eta ORCID zenbakia), artikuluaren DOI zenbakia eta artikulu hori zitatzeko modu gomendatua
EBALUAZIOA
- BAT Soziolinguistika Aldizkariak jasotako artikuluak gutxienez kanpoko bi adituk ebaluatzen dituzte, aldizkariaren webgunean azaltzen den moduan. Itsu bikoitzeko prozedurak (peer reviewed) berrikuspenaren objektibotasuna bermatzen du.
- Ebaluazio horiek egin ondoren, eta behar diren zuzenketak egin eta gero, Idazketa-kontseiluko zuzendariak, gainerako kideen aholkuak kontuan izanda, artikulua argitaratzeko azken erabakia hartzen du.
- Idazketa-kontseiluak konpromisoa hartu du hautatutako ebaluatzaileak egokiak direla eta lanak epaitzeko gai direla ziurtatzeko, egileekin interes lehiatu gabe. Berrikusleek interes-gatazka potentzialak deklaratzea eta aztertzen duten ikerketa isilpekotzat tratatzea espero da argitaratu arte. Prozesuan sortzen den informazio osoa konfidentzialtasunez erabiliko da.
EPEAK
Aldizkariaren editore-taldearen eta egilearen artean adostuko dira lana eskuratzeko eta berrikusteko epeak; betiere, Bat Soziolinguistika Aldizkariaren urteko egitasmoaren kronograma kontuan hartuta.
Aldizkarian argitaratzeari buruzko bestelako zalantzarik edukiz gero, jarri harremanetan editore-taldearekin: bat.aldizkaria@soziolinguistika.eus