66. zenbakia · 2008 (1)

Teknologia idazlearen lagun

Fernando Morillo
Aldi berean miretsita eta beldur Gizakiok ertzean gaude oro har. Hala egokitzen zaigulako edo gogokoa dugulako, auskalo. Baina labarretan egon ohi gara, aldi berean itsasoa ederresten eta amildegira erortzeko beldurrez. Horrexegatik, ziur asko, muga-aro batean bizi garela uste dugu etengabe. Egia bezain gezurra: ezohikoa askotan gertatzen denean ez da hain ezohikoa.