Neurketaren konplexutasuna
	Rosa Ramos Alfaro
alfarorosa@ni.eus
Uharri Soziolinguistika Aplikatua
ORCID: 0009-0006-9385-7733
Euskararen Erabileraren Kale Neurketa konplexua da, izan ere, alderdi asko 
  hartu behar dira kontuan metodologia zehazterakoan eta datuak aztertzerakoan. 
  Datuak jasotzean martxan jartzen den makineriari ere ez zaio zailtasunik falta: 
  neurtzaile asko eta prestakuntza saio ugari Euskal Herri osoko datuak epe laburrean 
  jasota gera daitezen. Euskararen normalizazio prozesuaren diagnostikoa egiteko 
  horren garrantzitsua den azterketa honek ez dauzka eskura mereziko lituzkeen 
  baliabide ekonomikoak, eta, horregatik, berezko zailtasunari gehitzen zaio pertsona 
  askoren lan desinteresatuarekin kontatu behar izatea. Eskerrik asko, beraz, 
  neurketa bideragarri bihurtzen duten neurtzaile guztiei.
  

