Aurreko joeren baieztapena
	
		
			Eguzki Urteaga
Sarrera
2006ko Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketak aurreko inkestetan agertutako 
  joera nagusiak baieztatzen ditu, ipar Euskal Herriari dagokionez behintzat, 
  bai erabileraren mailan, bai erabileraren bilakaeraren mailan. Aitzitik, berezitasun 
  batzuk agertzen dira, udalerrietako biztanleriaren eta adin-taldeen arabera, 
  funtsean eraldaketa sozioekonomiko, jario migratorio eta hizkuntza politiken 
  ondorioz.
  
	
  
  
  
  
		

